XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kanpandorre bat dirudi - esan zuen lady Elenak.

- Berdin da, biztanletua izatea da guri komeni zaiguna.

Aurrera zihoazen heinean, landu gabe iruditu zitzaien lur sail hura belardia zela ohartu ziren.

Idiak eta behorrak zebiltzan larrean.

Abereak babesteko lehorpeak zituzten istegi batzu ere bazeuden eta hauen atzean lur sail haien jabeak bizi ziren etxea.

Lau zakurren zaunka hotsak adierazi zuen gure lagunen etorrera.

Zaratahots honekin irten ziren berrogeitamar urteko gizon bat, bere emaztea eta mutiko batzu.

- Ongi etorriak, Paddy O`Moore-ren etxera - esanez agurtu zituen gizonak aurpegi alaitsu batez.

- Irlandarra al zara?- galdegin zion Glenarvanek, hizkuntza doinu ezagutzaile onak.

- Han sortu nintzen bai, baina gaur australiar egina nago.

- Sar zaitezte, zuen etxean zaudete eta.

O`Moore-ren emaztea lady Elena eta Mariaz arduratu zen eta mutikoek berriz armak eta motxilak kentzen lagundu zieten bidaiariei.

Barnera sartzean hogei mahaikiderentzat * mahaikide: comensal janez beteriko mahai bat zuten aurrean.

Zopa ontzia lurrunetan, zezen okela errea, arkumea saltsan, txirlak olibekin eta mahatsez eta laranjaz beterik fruta ontzia.